Partidak bihar, otsailak 22, izango dira 19:30etik aurrera. Promesen kategorian, Oskozek (Lantz) eta Apezetxeak (Goizueta) osatutako bikotea Alberdi (Zizurkil) – Aizpitarte (Altzo) bikotearen aurka ibiliko da. Bestetik, lehenengo mailan Salaberria (Goizueta) eta Uriondo (Munitibar) norgehiagoka arituko dira Zubizarretarekin (Ataun) eta Otaduyrekin (Berriz).
Bestalde, prentsaurrekoan “Txorierrin kirola ere euskaraz” egitasmoa aurkeztu zen. Egitasmo hori Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatzen du, eta kirolean euskararen erabilera sustatzea du helburu. Horri lotuta, sari bereziak egongo dira zaleentzat, ohorezko aurreskua dantzatuko diete pilotariei eta Leire Etxaniz pilotariak postalak banatuko ditu.