Lehen kontzertua gaur, martxoak 29, izango da iluntzeko 8etan. PPM Cover Sessions taldeak rock taldeen eta abeslarien abestiak joko ditu Oxangoitin, hala nola Ramones, Green Day, The Cure, Suzanne Vega eta Leonard Cohen. PPM Cover Sessions proiektua Javi PPMk eta Fernando Madinak (Reincidentes) sustatu zuten 2017an, tabernetan kontzertu akustikoak eskaintzeko.