“Dama beltzak” egitasmoak arraza beltzeko emakumezko musikari batzuei omenaldia egitea du helburu. Musika bikaina egiteaz gainera, emakume horiek musika erabili zuten borroka eta iraultza egiteko. Besteak beste, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin dira. Pinatxok eta Santxezek emakume ausart horien abestiak kantatu, eta beren bizitzaren pasadizoak kontatuko dituzte Lezaman. “Azken barikuak” kontzertu-saila Oxangoiti kultur elkartearen ekimena da.