Gernikarrek lau lan dituzte merkatuan: ¡Esto sí que no me lo esperaba! EP-a eta Mas vale tarde, Utopista eta Atmosfera CD-ak. Azken lanaren rocka trinkoa da, eta batzuetan hard doinuak, rock alternatibo amerikarra eta indie-a dakartza gogora, eta beste batzuetan pop musika ere bai. Taldeak euskara eta gaztelania uztartzen ditu, eta Gatibu, Foo Fighters eta Kuraia moduko taldeak gustuko dituztenek ederto pasatuko dute bere musikarekin.