Azpiegitura berria bakarrik gizonezkoen lehen taldeko jokalariek erabiliko dute, eta, besteak beste, hauek atonduko dira bertan: aldagelak, gimnasioa, bideo-gela, jantokia eta atsedena hartzeko logelak. Eraikinak bere bidea izango du hara sartzeko eta handik irteteko, eta ez du biderik partekatuko gainerako instalazioekin.
Proiektua Urrutiak sustatutako Lezamako Plan Nagusiaren barruan egon zen, eta gelditu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak herriko hirigintza-antolamenduko plana geldiarazi zuenean.