Kubako iraultza ekarriko dute gogora “Azken barikuak” ekimenaren udako azken kontzertuan

a: @orlispineda 2019ko uzt. 22a, 09:52

Kubako iraultzak 60 urte beteko ditu uztailaren 26an, eta, urteurrenaren harira, Oxangoiti Lezamako elkarteak kontzertu berezia antolatu du egun horretarako. Gainera, kontzertu hori “Azken barikuak” musika-ekimenaren udako azken emanaldia izango da. Orlis Pineda bakarlari kubatarrak musika-saioa eskainiko du 20:00etan, Oxangoiti tabernan. Kontzertuaren ostean, eta Kubako musikak girotuta, mojitoak dastatzeko aukera egongo da.

Bestalde, uztailaren 22tik 28ra bitartean “Kuba: Iraultza Sexu-Anitza” erakusketa egongo da tabernan, Euskadi-Cuba elkartearen eskutik. “Azken barikuak” kontzertu-saila irailaren azken barikua itzuliko da.