Oso Politak Hakima Flissi fitxatu du

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 13a, 14:16
a: Hakima Flissi, artxiboko irudia

Last Tourreko Oso Polita diskoetxeak Hakima Flissi abeslari lezamarra fitxatu du. “Iluntasunetik datorrela dio, argirantz abiatuz eta egia esateko geldiezin eta distiratsu dator gaztea”, adierazi dute ekoiztetxetik.

Musika zainetan eta azalean daraman abeslariak (“Musika Jainkoa da” jartzen duen tatuajea darama besoan) musika komunikazio erreminta polita dela adierazi du MondoSonoro aldizkarian. 2016an Doca Cat, Kali Uchis, Abra edo Sabrina Claudio artistak deskubritu zituen, eta aurrerago Mahaila, Jorja Smith IAMDDB eta Willow bezalako artisten lanak ezagutu ditu, betiereko Michael Jackson edota Bob Marley klasiko eztabaidezinak ahaztu barik. Youtube eta SoundCloud plataformetan artista gogokoen abestiak autoeditazten eta abesti propioak eskegitzen hasi zen Hakima.

Urte biko kontuan, 2018an, Vuelo izeneko singlea kaleratu zuen eta urte bereko apirilean Gaztea Maketa Lehiaketako 27. edizioa irabazi zuen Flissik eta hortik Factor X talent showera salto egin zuen, eta Ristoren errespetua atzeman zuela kontatu zigun. Urtea bukatzeko El Eco del Recuerdo izeneko lehen EPa argitaratu zuen eta Euskal Herriko jaialdi nagusi biren agertokietan abestu zuen: BBK Live eta Bime Live.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).