“Azken Barikuak” musika-ekimena Mad Muaselen eta Big Sound Boyren eskutik itzuliko da bihar Lezamara

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 26a, 10:41

Abuztuko geldialdiaren ostean, bihar, irailak 27, “Azken Barikuak” musika-ekimenari berriro ekingo diote Oxangoiti Lezamako elkarteko kideek. Oxangoiti tabernan, Mad Muaselek kontzertua eskainiko du iluntzeko 8etatik aurrera. Berarekin batera, Big Sound Boy egongo da musika-saioan.    

Mad Muasel dancehall musikaren Bizkaiko erreferenteetariko bat da. Musikan 2008an hasi bazen ere, Ohlala lehendabiziko diskoa 2010ean kaleratu zuen; eta handik urte bira, Bomba acida lana. 2013an, Si yo te contara abestia oso arrakastatsua izan zen eta hari esker Arianna Puellorekin ibili zen biran Mexikotik. Harrezkero, hasierako abeslaria izan da hainbat talde eta kantari ospetsuen kontzertuetan, hala nola La Mala Rodriguez, The Wailers eta Alborosie. Era berean, musika-jaialdietan hartu du parte, esate baterako, Viña Rock eta Vive Latino jaialdietan.

Bestetik, Big Sound Boy Clamity Sound taldearen kidea da, eta Dirty Dansall Crew egitasmoaren partaidea ere bada.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).