“Gertatutakoa ez da ez kasu isolatu bat, ez kasu pertsonal bat; bizi garen sistema patriarkalaren emaitza da, eta emakumeoi emakumeak izategatik erasotzen digute. Hori dela eta, gaitzespen sendoa eta erantzun kolektiboa behar dira”.
Jakinarazi dutenez, joan den astean herriko emakume batek erasoa jaso zuen; erasotzailea bere bikotekidea izan zen. Moreak talde feministak elkarretaratzera deitu du biharko (urriak 23), emakumeari atxikimendua adierazteko. Elkarretaratzea 19:30ean izango da plazan.