Busquetek (atzelaria) eta Uriartek (aurrelaria) 22 eta 20 irabazi zieten Ruben Azkona (aurrelaria) eta Josu Sanchez Fernandez (atzelaria) Usansoloko pilotariei. Azaldu zutenez, oso partida bizia izan zen eta azken tantoa lortzeko ere gogoz borrokatu behar izan zuten. Partidak ordubete iraun zuen. Emaitzarekin eta egindako ahaleginarekin pozik agertu ziren.