Lanei dagokienez, lurrak hondeatu dira igogailuen behealdeko zuloak egiteko eta hobiaren euste-hormak eta zimendatzeak eraikitzeko. Bestalde, igogailu panoramikoek zortzi lagunentzako lekua (630 kg) izango dute, telefono bidezko konexioa eta bideozaintza-sistema. Igogailuen ondoko eskailerak 12 metro luze den igarobideak lotzen ditu. Horrela lortzen da “trenbideak gainditzea eta nasa biak geltokiaren kanpoaldetik modu irisgarrian lotzea. Auzotarren mugikortasuna ere hobetzen da”, azaldu dute. Igarobidea gauez argiztatuko da. Lehen zegoen lur azpiko pasabidea puntu beltza zen eta, gainera, mugikortasun urria duten pertsonek ez zuten erabiltzen. Hura kentzeko, betelanak egin dira. Lanek 446.000 euroko aurrekontua izan dute.