Koronabirusa

Lezamako Txakolinaren Eguna bertan behera

Aikor aldizkaria 2020ko mai. 7a, 11:10

Gizarte-sareen bidez jakinarazi dutenez, Lezamako Udalak Txakolinaren Eguna bertan behera uztea erabaki du, COVID-19ak sortutako osasun-egoera larria dela eta. Lezamako Txakolinaren Eguna ekainaren 7an ospatzekoa zen 19. aldiz.

Lezamako Udalak azaldu du Txakolinaren Eguna oso ekitaldi jendetsua dela, eta, ondorioz, ezinezkoa dela segurtasun-tarteei eta osasun-agintariek protokoloetan ezarritako neurriei eustea. “Gure ustez, ezin da ekoizleen eta parte-hartzaileen gutxieneko segurtasuna bermatu. Jakin badakigu tokiko produktuak eta Lezamako lehen sektorea sustatzeko jarduera dela eta asko sentitzen dugu egin ezin izatea”.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).