Larrabetzuko frontoia eta gimnasioa erabiltzeko baldintzak

Aikor aldizkaria 2020ko eka. 5a, 14:15

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloari jarraituta, kiroldegiko frontoia eta gimnasioa astelehenean, ekainak 8, zabalduko dira kirol-jarduerak eramateko. Kirol-azpiegiturak erabili ahal izateko, aldez aurretiko hitzordua eskatu beharko da 944 558 276 telefono-zenbakira deituta.

Udalak frontoia eta gimnasioa erabiltzeko baldintzak ere zehaztu ditu. Gimnasioan ezin izango dira aldi berean lau pertsona baino gehiago egon, eta segurtasun-tartea utzi beharko dute euren artean. Frontoiko kantxan, bestalde, bakarrik lau jokalari eta entrenatzailea egon ahalko dira, eta kantxa erreserbatzeko orduan kirol-elkarteek izango dute lehentasuna. Gainera, erreserba kirol-elkarte baten egiten denean, bakarrik elkarte horren partaideek erabili ahalko dute kantxa.

Beste aldetik, aldagelak eta dutxak itxita egongo dira eta erabiltzaile bakoitzak etxetik eraman beharko du materiala. Erreserbak bakarrik harpidedunek egin ahalko dituzte eta instalazioetan ezin izango da publikorik egon.

Ekaineko ordutegia hau izango da: astelehenetik barikura, 16:00etatik 22:00etara; astelehenetan, martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 15:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Uztaileko ordutegia, berriz, hau izango da: astelehenetatik zapatura, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).