Udako ekintzak gaztetxo lezamarrentzat

Aikor aldizkaria 2020ko uztailaren 6a

Lezamako Udalak herriko gaztetxoei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu uztailerako. “Udan jolasean Lezaman” programaren baitan, ekintzak gaur hasiko dira eta, besteak beste, tailerrak, ipuin-kontalariak eta magia-saioa egongo dira. Ekitaldietan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea; nolanahi ere, saio guztietan COVID-19aren kontra ezarritako protokoloak hartuko dira kontuan eta osasun- eta segurtasun-neurriak beteko dira.

Gaur, uztailak 6, tailerrak izango dira 17:30etik 20:30era; eta uztailaren 8an, 19:00etatik 20:00etara, Rol-jokoak ipuin-kontaketa. Kiki eta Koko pailazoek saioa emango dute hilaren 16an, 19:00etatik 20:30era, eta hilaren 20an tailerrak izango dira 17:30etik 20:30era. Uztailaren 22an, Ni neu, zu zeu ipuin-kontaketaz gozatzeko aukera egongo da 19:00etatik 20:00etara, eta Ibon magoak ikuskizuna eskainiko du hilaren 28an, 19:00etatik aurrera. Ekintzak udaletxearen atzealdean egingo dira, baina eguraldi txarra badago, frontoian izango dira.