Kantu-ikastaroa Lezaman

Aikor aldizkaria 2020ko urr. 16a, 08:35

Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak euskal kantu-ikastaroa antolatu du azarorako. Irakaslea Itsaso Arrieta izango da eta saioa azaroaren 6an, 13an eta 20an emango du, 19:00etatik 20:15era, Uribarri Topalekuan. Euskara elkartearen bazkidek bost euro ordainduko dute; eta gainerakoek, 10 euro. Izena ematea 663 973 621 telefono-zenbakira whatsappa bidalita egin daiteke, edo zorrizketan@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Zorrizketan elkarteak 15. aldiz antolatu du ikastaroa.