Ekintzak Lezaman, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko

a: Custodia compartida filma 2020ko aza. 17a, 09:37

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da eta Lezaman zenbait ekintza egingo dira dataren harira. Ekintzak hauek antolatu dituzte: Moreak talde feministak eta Lezamako Udalak eta Berdintasun Arloak.

Azaroaren 20an, 18:00etan, Custodia compartida zineforuma egongo da Kultura Aretoan, eta hilaren 25ean, 19:00etan, agerraldia izango da Hilario Astoki plazan. Horren ostean, 19:30ean, Jone Uria eta Oihana Bartra bertsolariek ordu erdiko saioa eskainiko dute.

Ausartak herriko emakumeen antzerki taldeak Tu + Yo = es 2020 “Creer que un cielo en un infierno cabe” antzezlana eskainiko dute azaroaren 28an, Diz-Diz Mungiako emakumeen kultur elkartearekin batera. Emanaldia 19:30ean izango da Mungiako Olalde aretoan. Azkenik, Irantzu Varelak “Las violencias machistas en el marco del amor romántico” hitzaldia emango du abenduaren 10ean, 19:00etan, Lezamako Kultur Aretoan. Hitzaldian parte hartzeko izen-ematea abenduaren 4ra arte egin daiteke helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: berdintasuna@txorierri.eus.

Bestalde, abenduan berdintasun-tailerrak egingo dira ludotekan, eta sexu-aniztasunari buruzko tailerrak, gaztegunean eta gaztelekuan. Ekintzek helburu hauek dituzte: sexualitatea eraikitzean eragina duten alderdiak ezagutzea eta aztertzea, rol- eta genero-estereotipoak sakontzea, berdintasunari lotutako inguru digital eta fisiko osasuntsuak sortzea, maitasun erromantikoaren mitoak lantzea eta tratu onak sustatzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).