Mendi-irteerak

Aikor aldizkaria 2021ko urt. 13a, 10:53

Gailur Lezamako mendi-taldeak irteera bi antolatu ditu urtarrilerako. Hilaren 17an Aixerrotaren eta Plentziaren arteko ibilbidea egingo dute eta bertako itsaslabarra ezagutzeko aukera izango dute. Hamabost km-ko ibilbidea izango da, edonorentzat egokia, eta hitzordua 09:30ean ipini dute eskolan. Bestalde, hilaren 23an elur-erraketak ipinita ibiltzeko txangoa egingo dute. Eguraldiaren eta mugikortasuna murrizteko momentuko neurrien arabera erabakiko dute nora joan. Nolanahi ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, elur-erraketak alokatzeko eta bazkaria erreserbatzeko. Herriko plazatik 08:30ean aterako dira Informazio gehiago: gailurmt@outlook.com.