Lezamako Udalak zabor-tasari lotutako hobariak ezarriko ditu nahitaez itxita egon diren establezimenduetarako

a: Lezamako Udala 2021ko urt. 29a, 09:21

Neurria aho batez onartu zen urtarrilaren 27ko osoko bilkuran. Ordainsariak 2021eko zergei eragingo die eta, osasun-egoera dela eta, establezimendua 2020an itxita egon den egun naturalen kopuruaren araberakoa izango da. “COVID-19a dela eta, herriko merkatarien eta ostalarien ekonomia gutxitu da; haiei laguntzeko ordua da, euren ekonomia bultzatu ahal dezaten”, esan du Jon Ander Aurrekoetxea Lezamako alkateak.

Hobariak ezarri ahal izateko, aldatu beharko da zerbitzu publikoak emateari eta jarduera administratiboei lotutako tasak arautzen dituen ordenantza. Proposamena osoko bilkuran aurkeztu eta gero, behin-behineko akordioa udaletxeko iragarki-oholean eta Bizkaiko  Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta interesatuek 30 egun baliodun izango dituzte proposamena aztertzeko eta erreklamazioak egiteko. Epea amaituta, eta alegaziorik egon ezean, ordenantza berria onartuko da eta, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, indarrean jarriko da.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).