Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500eko tasa metatua gainditua, Lezama eremu gorrian sartu da. Ondorioz, eta Euskadin ezarritako neurri orokorrez gainera, gaurtik aurrera tabernek eta jatetxeek itxita egon beharko dute –etxera eramateko zerbitzua izan ezik– eta eskola-kirola eta taldeko kirol-jarduerak bertan behera geldituko dira. Azken 14 egunetan, 14 positibo antzeman dira Lezaman, eta bertako udalak herritarrei eskatu die “kontu handiz jokatzeko eta segurtasun-neurriak betetzeko”.