Lezama Saretzen elkartearekin eta Adintsuen Elkartearekin batera, Lezamako Udalak kanpaina solidario bat ipini du martxan herriko familia behartsuei laguntzeko. Athleticek Superkopako finalaren baloia, jokalari guztiek sinatuta, eman du eta hura apirilaren 16an, 12:00etan, zozkatuko da udal-liburutegian. Txartelak herriko dendetan har daitezke apirilaren 11ra arte eta euro bat balio dute. Batzen den dirua Gizarte Laguntzetara bideratuko da.