Esnea eta dirua batuko dituzte Lezaman Lesboseko kanpamentuko errefuxiatuei laguntzeko

Aikor aldizkaria 2021ko api. 14a, 12:02

Zaporeak elkarteak esnea eta dirua batzeko kanpaina ipini du martxan. Kanpainaren helburua da Lesboseko kanpamentuko (Grezia) dauden errefuxiatuei laguntzea, azaldu dutenez, jateko gutxi baitago bertan. Kara Tepe kanpamentu berrian 2.700 lagun inguru bizi dira eta ezin dira handik atera janaria eskuratzera. Elkartearen kanpainarekin bat egin dute Lezaman, eta apirilaren 23an (eskolan) eta 24an (herriko plazan) esnea eta dirua batuko dituzte. Zaporeak elkartearen asmoa da astero, eta gutxienez datozen hiru hilabeteetan, errefuxiatuen artean esnea eta fruta banatzea eta egunero 2.000 janari-anoa ematen jarraitzea.