Finalak barikuan, apirilak 23, eta zapatuan, apirilak 24, izango dira eta Lezamako Pelota Taldeko pilotariak horietan ibiliko dira norgehiagoka. Nagusien kategorian, 1. mailan, Hormaetxek eta Bilbaok Danok Lagunak taldeko pilotarien aurka jokatuko dute partida barikuan, 19:00etan, Galdakaoko frontoian. Bestalde, kadeteen kategorian, 1. mailan, Iglesias eta Busket pilotariak Lagun Onak taldearen pilotarien aurka arituko dira zapatuan, 16:30etik aurrera, Zornotzako frontoian. Azkenik, gazteen kategorian, 2. mailan, Uriartek eta Astobietak Adiskide pilotarien aurka jokatuko dute partida zapatuan, 18:00etan, Usansoloko frontoian.