Aspertsio bidezko ureztatze-sare berriak ipini dira Lezamako lorategietan

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 7a, 14:41

Ureztatze-sistema automatiko berria Euskaldun Berria plazako lorategietan ipini da, Haurreskola inguruko lorategietan eta udaletxe inguruko lorategietan. Lanetan 20.700 euro ipini ditu Lezamako Udalak. Lanak udalerriko lorategiak eta berdeguneak zaintzeko kontraturen baitan daude. Kontratua 2017an sinatu, eta aurten amaituko da.