Uda programa antolatzen hasi da Lezamako Udala. Hura lau urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat izango da eta orotara 274 haurrentzako lekua egongo da. Ekintzak ekainaren 28tik uztailaren 23ra egingo dira eta, udalak jakinarazi duenez, aurten ez da egun osoko irteerarik antolatutako pandemia dela eta. Izena ematea gaur hasi da eta maiatzaren 21era arte iraungo du. Izena ematea liburutegian bertan edo modu telematikoan egin daiteke, eta aste bat, 15 egun edo hilabete osoa aukeratu.