Lezamako Berdintasun Sailak berdintasunari lotutako ekintzak antolatu ditu maiatzerako eta ekinerako. Ekintza-saila joan den astean hasi zen: Mª Angeles Fernandez kazetariak “Un periodismo en el que quepamos todas” hitzaldia eman zuen. Bestalde, barikuan, maiatzak 14, zineforuma egongo da 18:30ean, Kultura Aretoan. Pride filma izango da ikusgai. Azkenik, Justo Fernandezek Onvres bakarrizketa egingo du ekainaren 18an, 19:00etan, Kultura Aretoan.