Kamioi batek istripua izan du N-637 errepidean, Gurutzetarako noranzkoan. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira. Larrialdi-zerbitzuak bertan dira lanean. Antza, istripua goizeko 5ak inguruan izan da eta errail bat moztu behar izan da. Bestalde, istripuaren eraginez, Txorierriko etorbidean ere auto-ilarak daude, Lezaman.