Lezama Green Series XCO lasterketa

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 20a, 10:17

Domekan, maiatzak 23, Green Series XCO txapelketaren bosgarren saioa egongo da Lezaman; lasterketa, gainera, Bizkaiko Rally Txapelketa izango da. Pagoluzetako zirkuituak 4,67 kilometro edukiko ditu, hainbat kategoria izango dira eta hiru txanda egingo dira. Lasterketa dela eta, Zorribike Lezamako txirrindulari kirol taldeak jakinarazi du Biberoko errepidea trafikorako itxiko dela 2. kilometrotik (Motruetas baserria) 4. Kilometroraino (Biberoko aparkalekua), 07:00etatik 16:00etara bitartean. Informazio gehiago hemen.