Goitioltzako asteburu kulturala

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 13:03

Inguruko herrietan eta auzoetan moduan, Lezamako Goitioltza auzoan ere ez da aurten ohiko jairik egongo. Hala ere, hango jai batzordeak kultura-ekitaldiak antolatu ditu uztailaren 9rako eta 10erako: besteak beste, magia, musika eta bertso-saioa. Horretarako, Zorrizketan euskara elkartearen eta Lezamako Udalaren laguntza izan dute, eta segurtasun-neurri guztiak beteko dira.

Uztailak 9, barikua

  • 18:00 Umeentzako parkea.
  • 20:00 Tor magoa
  • 21:00 Taberna Ibiltaria

Uztailak 10, zapatua

  • 10:30 Ibilbidea Goitioltzatik.
  • 18:30 Bertso-saioa: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi eta Jone Uria; gai-jartzailea: Asier Legarreta.
  • 20:00 Patxuko Nice.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).