Uztailaren 14an, Karmenetako Txapelketaren finalak jokatuko dira Amorebieta IV. pilotalekuan, eta Lezamako Pelota Klubeko pilotariak bertan izango dira. Lezamako pilotariek finalak jokatuko dituzte kadete, nagusi eta nagusi elite kategorietan hain zuzen ere. Kadeteen finala (Gordon-Bereziartua vs Etxebarria-Alvarez) eta nagusien finala (Arrien-Bilbao vs Tellitu-Eskamez) 11:00etatik aurrera izango dira; eta Gazteen finala (Barandika-Bernaola vs Iglesias II-Arroita) eta nagusi elitearen finala (Hormaetxe-Morgaetxebarria vs Aurrekoetxea-Barturen), 18:00etatik aurrera.