Taberna Ibiltaria Goitioltzan

b: Goitioltzako jai-batzordea 2021ko uzt. 16a, 12:53

Osasun-egoera kontuan hartuta, Lezamako Goitioltza auzoan aurten ez da ohiko jairik egin; hala ere, hango jai-batzordearen eskutik, adin guztientzako kultura-ekitaldiak izan ziren uztailaren 9an eta 10ean, Taberna Ibiltariaren musika-emanaldia haien artean. Goitioltzako jai-batzordearen esanetan, ekitaldiak oso ondo irten ziren. “Aulkiak-eta ipinita, nahiko ondo mantendu da pertsonen arteko distantzia, eta jendea ere polito. Iaz ez zen jairik egon eta dinamika horrekin apurtu dugu apur bat. Gauza gutxi antolatu dira, baina gustura egon dira jendea, musikariak eta bertsolariak”.