Finala atzo, uztailak 25, jokatu zuten Zumarragako frontoian, Azpeitiaren kontra. Lezamarrek 2 eta 1 galdu zuten. Kadete kategorian, Aimar Busketek eta Adrian Uriartek partida gogorra jokatu zuten eta 22 eta 13 irabazi zuten, Azpeitiko jokalariei aukera handirik eman barik. Gazteen kategorian, azpeitiarrak faboritoak ziren eta 22 eta 4 gailendu ziren Iruretagoienaren eta Zarragaren kontra. Azkenik, nagusien kategorian Azpeitikoek 22 eta 17 irabazi zieten Hormaetxeri eta Bilbaori.