
Juan Mari abuztuaren 17an hil zen, 77 urte zituela. Pilotari profesionala izan zen 1976tik 1987ra bitartean, eta erretiroa hartu zuenean jarraitu zuen pilotaren alde lan egiten, batez ere, Lezamako pilota elkartean. Bertan monitore eta idazkari ibili zen eta hainbat eta hainbat gazteren maisua ere izan zen: Iker Amarika, Txaber Zabala, Gorka Artetxe, Iñigo Aurtenetxe… Barikuan binakako partida profesionalen jaialdia egin zen eta omenaldia horren baitan ospatu zen. Partida nagusian, Elezkanok eta Rezustak 22 eta 20 irabazi zieten Olaizolari eta Albisuri.