Gailur mendi taldeak irteera bi antolatu ditu urrirako

Aikor aldizkaria 2021eko irailaren 16a

Alde batetik, Lezamako mendi taldekoek lau eguneko irteera egingo dute Gredoseko mendilerrora urriaren 8an; eta bestetik, egun bateko irteera Uribeko GR-280 bidetik hilaren 17an. Azken hori eskolako guraso elkartearekin batera antolatu dute. Informazioa eskuratzeko eta izena emateko, gailurmet@outlook.com helbide elektronikora idatzi behar da.