Bestalde, hurrengo baldintza hauek bete behar dira: esaldiak 10-15 hitzekoak izango dira, originalak eta euskaraz; gaia genero-indarkeriaren sentsibilizazioari eta gaitzespenari lotuta egongo da; eta ez dira konnotazio bortitzak edo iraingarriak dituzten esaldiak onartuko, ezta genero-indarkeriaren kontzeptuarekin bat ez datozenak ere. Epaimahaia osatuko dute Lezamako Berdintasun Kontseiluko ordezkariek eta gaian aditua den teknikari batek. Esaldirik esanguratsuenak azaroaren 8an aukeratuko dira, eta zebra-bideetan idatzi.