Lezamako Udala argazki bila dabil datorren urteko egutegia irudiztatzeko

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 8a, 09:59

Gizarte-sareen bidez jakinarazi denez, Lezamako Udalak herriko argazkiak behar ditu 2022ko egutegia irudiztatzeko. Hori dela eta, deia egin die herritarrei argazkiak partekatu ditzaten. Argazkietan ezin dira pertsonak agertu; paisaiak, lekuak, baserriak… agertu behar dira. Jasotako argazkien artean 12 aukeratuko dira egutegia irudiztatzeko. Egutegia etxe guztietan banatuko da. Argazkiak liburutegian eman daitezke 16:00etatik 19:30era, edo liburutegia@lezama.org helbide elektronikora bidali. Argazkiak emateko azken eguna urriaren 29a izango da.