Lezamako udal gimnasioaren edukiera handitu da

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 11a, 09:00

Gaurtik aurrera, urriak 11, Lezamako Udalak udal gimnasioaren edukiera handituko du: muskulazio aretoak gehienez 10 pertsonentzako lekua izango du (lehen sei lagun egon ahal ziren bertan aldi berean); eta jarduera anitzeko aretoak, 12 lagunentzako lekua. Edukiera handitzeko erabakia hartzeko, Udalak txosten teknikoak hartu ditu kontuan, baita lezamarren erabilera egokia ere.

Instalazioak ordutegi hauetan erabiltzeko aukera egongo da: astelehenetik barikura, 06:00etatik 21:00etara; zapatuetan, 06:00etatik 20:00etara; eta domeketan eta jaiegunetan, 06:00etatik 14:00etara. Erabiltzaileek denbora luzeagoa izango dute areto horietan aritzeko: lehen, ordu bat; orain, ordu eta erdi. Zerbitzua erabiltzeko, aurreko egunean hitzordua eskatu beharko zaio gimnasio-zerbitzua kudeatzen duen enpresari (664 181 383), ordutegi hauetan: astelehenetik barikura, 14:00etatik 21:00etara; eta zapatuetan, domeketan eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 

Hitzordua egun berean hartu nahi dutenek arretarako telefonora deitu beharko dute, eta plaza hutsik izanez gero, instalazioetara joan ahal izango dira. Nolanahi ere, gimnasioa ezin izango da erabili aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).