Lezamako Udalak jakinarazi duenez, udal-txokoa datorren asteko barikuan, urriak 22, zabalduko da berriro. Herriko kirol- eta kultura-elkarteek lehentasuna izango dute instalazioak erabiltzeko orduan, eta jadanik dute erreserba egiteko aukera. Gainerako herritarrek urriaren 15etatik aurrera egin ahalko dute erreserba.