Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak Gau Baltza antolatu du udalaren laguntzarekin. Urriaren 25etik 30era, karetak, mozorroak, kalabazak… prestatuko dituzte Ludotekan, Gaztegunean eta etxean, eta urriaren 31n zenbait ekintza izango dira plazan. Horrela, 18:00etan mozorroak prestatzen hasiko dira, 19:00etan ipuin-kontalaria egongo da, eta 20:00etan kalejiran aterako dira.