Ohi moduan, Gailur Lezamako mendi-taldeak irteera bi antolatu ditu datorren hilerako. Horrela, azaroaren 6an Entziako mendilerrora (Opakuako mendatea) joango dira, eta hilaren 21ean, Albertiara (Legutio). Azken mendi-irteera hori eskolako gurasoen elkartearekin batera antolatu dute. Informazio gehiagorako, mezua idatzi daiteke gailurmt@outlook.com helbide elektronikora.