Ikastaroa euskaraz egingo da eta fase bi izango ditu: fase teorikoan 150 ordu egingo dira 12 asteburutan, eta fase praktikoan, 160 ordu, aisialdi-talde edo udaleku batean. Ikastaroak 363 euro balioko du, baina ikasleek 200 euro ordainduko dituzte, gainerakoa udalak ipiniko du eta. Gainera, ikastaroa baldintza guztiak beteta amaitzen duten lezamarrei udalak 100 euro itzuliko dizkie.