Ohi denez, Gailur Lezamako mendi-taldeak eta herriko eskolako gurasoen elkarteak mendi-irteera antolatu dute abendurako. Hilaren 19an Mandoiara joango dira eta hitzordua 09:30ean ipini dute eskolan. “Usansolon dagoen Lekubaso urtegitik aterako gara ibilbide biribil erraza hau egiteko. Zuhaitzen artean dago eta 12,5 kilometro ditu. Helmugak aukera emango digu Mandoia, Arratia eta Nerbioi bailararen ikuspegi zoragarria gozatzeko”.