Elkartasun-kanpaina Lezaman

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 25a, 10:23

Aurreko urteetan moduan, aurten ere elkartasun-kanpaina antolatu dute Lezamako Udalak eta Lezama Saretzen elkarteak. Helburua da dirua batzea larrialdietako gizarte-zerbitzuaren bidez premia handia duten herriko familiei emateko. Horretarako, Lezamako hainbat saltokitan txartelak ipiniko dira salgai. Txartel bakoitzak bost euro balio du eta hura erosita bi sariren zozketan parte hartuko da: batetik, Gabonetako saski bat; eta bestetik, Katxin Uriarte puntista ohiak sinatutako zesta bat. Txartelak abenduaren 14ra arte erosi ahalko dira eta zozketa abenduaren 17an, 12:00etan, egingo da liburutegian.