Lezamako Udalak jakinarazi duenez, COVID-19ak azken egunetan herrian eragindako egoera dela-eta erabaki dute asteburuko ekintzak bertan behera uztea. Hala, gaur arratsalderako antolatuta zegoen txokolatada solidarioa eta bihar, abenduak 11, egitekoa zen Musikarium ikuskizuna ez dira egingo. Hala ere, Gabonetako argiak gaur piztuko dira, arratsaldeko 7etan hain zuzen ere.