Basque Team Zentroa Faduran dago, Getxon, eta laster eraikina berritzeko lanak hasiko dira; beraz, bertan bizi diren kirolari bekadunek beste leku batera joan behar izan dute aldi baterako. Basque Teamen esanetan, Athleticen egoitza oso leku aproposa da kirolari gazteak hartzeko, “Lezaman hazten diren beheko mailetako futbolarien beharrizanekin bateragarriak diren gelak eta zerbitzuak baititu”.