Lezamako Udalak jakinarazi duenez, udal-gimnasioko gehienezko edukiera eta txandak aldatzea erabaki du, lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuaren ondorioz eta pandemiaren intzidentzia altuak eta kutsatze-tasak eraginda. Hortaz, txanda bakoitzean gehienez sei pertsona egongo dira eta ordubeteko txandak izango dira. Gimnasioa 07:00etan irekiko da.