Basque Teameko surflariak Lezaman daude

Aikor aldizkaria 2022ko urt. 11a, 08:28

Basque Teamek eta euskal federazioak abian jarritako surfeko bikaintasunerako proiektuko kideak atzo sartu ziren Athleticeko Lezamako egoitzan. Surflariak dira Janire Gonzalez Etxabarri, Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonandia, eta gaur Ariane Ochoa ailegatuko da Lezamara. Jatyr Berasaluce teknikaria izango da haiekin Athleticeko instalazioetan.

Azaldu dutenez, Athletic Clubek akordioa lortu du Basque Teamekin, fundazioaren beka jasotzen duten kirolarietako batzuk harrobi zuri-gorriaren egoitzan hartzeko. Izan ere, Basque Teamek Faduran duen egoitza laster birmoldatuko dute, eta kirolariak aldi baterako birkokatu behar dira. “Athletic Club da Basque Teamen laguntzaile nagusietako bat eta, ondorioz, sentikor da Basque Teamen beharrizanekiko”. Esan duten moduan, Lezaman lekua eta zerbitzuak dituzte beheko mailetako futbolarien zein Basque Teameko kirolarien beharrizanei erantzuna emateko.

Bestalde, Odei Jainaga xabalinista eta Hamid Ben Daoud maratoilaria joan den astean sartu ziren Athleticek Lezaman duen egoitza berrian.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).