Era berean, gazte mailan, emaitza berbera eman zen, 22 eta 10. Eneko Garai bermeotarrak eta Ionan Peñalver lizarratarrak garaipena lortu zuten Anton Erkiaga eta Maren Emaldi zeanuritarren kontra. Irabazleek maila ederra eskaini zuten eta ez zien arerioei aukerarik eman.