Era berean, gazte mailan, Josu Labaka eta Iker Egiguren azpeitiarrek 22 eta 19 irabazi zieten Unai Amiano eta Iker Garcia tolosarrei. Laurek maila altua erakutsi zuten: atzelariek ez zuten akats handirik egin; eta aurrelariek tanto dotoreak egin zituzten. Amiano onena izan zen; garaipena, ordea, azpeitiarrek lortu zuten.