Gainera, barikuan, beste partida bat ere jokatuko da, lehen mailako final-laurdenetako azkena, alegia. Labaka eta Alberdi nor baino nor sartuko dira lehian Hormaetxe lezamarraren aurka. Bere bikotea, Morgaetxebarria, gaixorik dago eta ziur asko, Coiranek jokatuko du lezamarrarekin batera. Partida horren irabazleek Espinalen eta Alduntziren kontra jokatuko dute hurrengo astean. Beste finalerdia, gazte mailakoa, hau izango da: Egiguren-Labaka Vs. Irribarria-Eskuza. Finala otsailaren 18an izango da Lezaman.