Hiru lezamar sailkatu dira Bizkaiko Eskuz Banakako Txapelketaren finalerdietara

Aikor aldizkaria 2022ko otsailaren 3a

Atzo, otsailaren 3an, Lezamako Pilota Klubaren hiru pilotarik Buruz Buruko Bizkako Txapelketaren final laurdenak irabzi zituzten. Kadete mailan, Adrian Uriartek 18 eta 2 irabazi zion Unax Ramirezi (Kurene Sopelako Pilota Elkartea) Bilbon, Bizkaia Frontoian. Era berean, Nagusiak 1 kategorian, Oier Hormaetxe 22 eta 11 nagusitu zen Eneko Garayren kontra (Artza Pilota Elkartea Bermeo) Bermeon. Azkenik, Emakumezkoen 2. mailan, Aiala Uriartek 22 eta 9 irabazi zion Amaia Zarrabeitiari (Gernikako Arkupe Pilota Taldea) Durangoko Ezkurdi Frontoian.